martes, 8 de marzo de 2016
jueves, 25 de febrero de 2016
LIBURU-HOZKAILUA
LIBURUAK TRUKATZEKO HOZKAILUA
DBHko 3. mailako A ereduko ikasleek, Nafarroako Emauseko Trapuketarien eta Ikastetxeko APYMAren laguntzari esker, liburuzaletasuna bultzatzeko egitasmo bat martxan jarri dute. Horretarako, Emausko Trapuketariek hozkailu bat prestatu dute bai liburuak, bai komikiak, bai aldizkariak, bai CDak hortxe uzteko eta hartzeko. Besterik ez da behar, aukera horretaz probesteko. Ikastetxean ditugun hizkuntza guztiak hor egotea espero dugu. Baten bat bere etxeko liburutegian garbitu bat egitekotan badabil, jakin dezala aukera ederra duela liburu horiek hona ekartzeko. Hor bezain ongi ez da gure liburu zaharra inon ere egonen, jende gaztearen esperoan.
martes, 23 de febrero de 2016
Argentinako adiskidea
Oraingoan, gure asmoa Argentinan lagunak egitea da, euskeraren bidez. Horretarako, Argentinan euskera ikasten ari den lagun bat harrapatu behar dugu, eta blog honetan idaztera animatu. Ea lortzen dugun!
lunes, 4 de mayo de 2015
KEN ZAZPI TALDEAREN KANTEI BURUZKO OHARRAK EGIN.
HEMEN DUZUE HELBIDE BAT, KEN ZAZPI TALDEAREN KANTAK HARRAPATZEKO.
http://eu.musikazblai.com/ken-zazpi/
HORRETAZ GAIN, HONA HEMEN BESTE HELBIDE BATZUK, INTERESGARRIAK IZAN DAITEZKEENAK:
http://eu.wikipedia.org/wiki/ E%C3%B1aut_Elorrieta
Gero, hementxe berean komentatzen ahal dituzu zure inpresioak.
http://eu.musikazblai.com/ken-zazpi/
HORRETAZ GAIN, HONA HEMEN BESTE HELBIDE BATZUK, INTERESGARRIAK IZAN DAITEZKEENAK:
http://eu.wikipedia.org/wiki/
Gero, hementxe berean komentatzen ahal dituzu zure inpresioak.
jueves, 30 de abril de 2015
miércoles, 1 de abril de 2015
SIRIAKO NESKA
Sirian egin duten argazki horretan haur bat ikusten ahal da, neskako bat, neska txiki bat. Haurrak uste du argazki-makina pistola bat dela eta horregatik altxatzen ditu besoak, izuturik, beldurturik, baina argazki-makinari, arriskuari begiak kendu gabe. Egin ezazu idazlan motz edo luze bat, horren inguruan, eta nahi duzun ikuspegitik hasita.
lunes, 16 de marzo de 2015
IPARRALDERA ABIATUKO GARA
Martxoaren 23an, frantseseko ikaskideekin batera, Iparraldera joango gara. Baiona, Miarritz, Ezpeleta eta Ainhoa bisitatuko ditugu. Iparraldeko euskera aditu nahi dugu. Horretarako, kalean erabiliko dugun galdetegia prestatu behar dugu. Talde bakoitzak bere galderak sartu behar ditu, eta gero gustukoenak aukeratuko ditugu. Txoko honetan sartuko dituzue galdetegiak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








