viernes, 4 de noviembre de 2016

PASATU DUZUN BELDURRIK HANDIENA.

PASATU DUZUN BELDURRIK HANDIENA

Konta ezazu pasatu duzun beldurrik handiena. Horretarako, segidako informazioa eman:
  • Non zeunden?
  • Norekin zeunden?
  • Noiz gertatu zen?
  • Zer gertatu zen ?

miércoles, 2 de noviembre de 2016

OSASUNA animatzeko Irubidetxaloak

Txoko honetan, Irubideko gorritxozaleek badaukazue aukera zuen aupazko animoak uzteko. Pasiluko kortxo batean hasi ginen jarduera honekin. Astelehen bateko goiz batean animoak zintzilikatu, eta egun hartako arraltsaldean Osasunak irabazi zuen, orain arte irabazi duen partida bakarra hain zuzen ere. Hori dela eta, bururatu zaigu gure animoak gehiago zabaltzea, eta horretarako, orrialde hau abian jarri dugu. Osasunak gure beharra dauka. Anima dezagun!

lunes, 2 de mayo de 2016

Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna.

Irubide ikastetxeko beste ikasgela askotan bezala, guk ere, Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gogoeta txiki bat egin behar dugu. Horretarako, orri-markatzaileak egingo ditugu, eta gure gogoeta pentsatuko dugu.
Zure orri-markatzailea, klaseko beste batzuekin batera bildu, argazki bat egin, eta hementxe zintzilikatuko digutu.



martes, 19 de abril de 2016

Bagoaz Lacturalera!

Heldu den ostiralean, Etxeberriko behitegia ikustea joango gara. Euskara ikasteak badu abantaila handi hori, berehala eta hemen berean praktikatzen ahal izatea, hegazkinik hartu gabe. Horretarako, Irurtzun ondoan dagoen Etxeberri herrira joango gara, eta behitegi moderno bat erakutsiko digute. Hemen, zuk izandako esperientzia kontatu behar diguzu.

jueves, 25 de febrero de 2016

LIBURU-HOZKAILUA

LIBURUAK TRUKATZEKO HOZKAILUA


         DBHko 3. mailako A ereduko ikasleek, Nafarroako Emauseko Trapuketarien eta Ikastetxeko APYMAren laguntzari esker, liburuzaletasuna bultzatzeko egitasmo bat martxan jarri dute. Horretarako, Emausko Trapuketariek hozkailu bat prestatu dute bai liburuak, bai komikiak, bai aldizkariak, bai CDak hortxe uzteko eta hartzeko. Besterik ez da behar, aukera horretaz probesteko. Ikastetxean ditugun hizkuntza guztiak hor egotea espero dugu. Baten bat bere etxeko liburutegian garbitu bat egitekotan badabil, jakin dezala  aukera ederra duela liburu horiek hona ekartzeko. Hor bezain ongi ez da gure liburu zaharra inon ere egonen, jende gaztearen esperoan.


martes, 23 de febrero de 2016

Argentinako adiskidea

Oraingoan, gure asmoa Argentinan lagunak egitea da, euskeraren bidez. Horretarako, Argentinan euskera ikasten ari den lagun bat harrapatu behar dugu, eta blog honetan idaztera animatu. Ea lortzen dugun!