lunes, 16 de marzo de 2015

IPARRALDERA ABIATUKO GARA

Martxoaren 23an, frantseseko ikaskideekin batera, Iparraldera joango gara. Baiona, Miarritz, Ezpeleta eta Ainhoa bisitatuko ditugu. Iparraldeko euskera aditu nahi dugu. Horretarako, kalean erabiliko dugun galdetegia prestatu behar dugu. Talde bakoitzak bere galderak sartu behar ditu, eta gero gustukoenak aukeratuko ditugu. Txoko honetan sartuko dituzue galdetegiak.



2 comentarios:

  1. 1. Emanen al diguzu euskarazko turismo-liburuxka bat, faborez?
    2.Zenbat lagun bizi dira Baionan gaur egun?
    3.Gu Iruñekoak gara, iruinxemeak,. Nola erraten zaio Baionako jendekiari?
    4.Frantziako zein departamentutan dago Baiona?
    5.Zein da hemengo kilorik famatuena?
    6.Zein da Baionako sukaldeko gauzarik goxoena?
    7.Non dago Euskal Museoa?
    8.XVI. mendean arma bat sortu zen Baionan. Badakizu zein?
    9. Zein hirirekin dago Baiona lotuta?
    10.Zein ibaik zeharkatzen dute Baiona?
    11.Noiz egiten dira Baionako jaiak?
    12.Jendea nola janzten da jaietan?
    13. Jaiak hasten direlarik, zein pertsonaia ateratzen da Herriko Etxeko balkoian?
    14.Hemendik Miarritzera zenbat kilometro dira?
    15.Nola duzu izena?
    16.Nolakoa da Baionako gazteendako gaueko giroa?
    17.Nolako eguraldia egiten du Baionan?
    18.

    ResponderEliminar