lunes, 26 de enero de 2015

GAI ORGANIKOAK ERREZIKLATZEN

Egunkaria zabaltzen dugunean, edo telebistako teleberriak ikusten ditugunean, beti ateratzen da inguruneari buruzko berri latzen bat. Guk baditugu bi bide. Bata, besoak gurutzatzea; bestea, litekeen konponbide bati ekitea. Guk bigarren bidea aukeratu dugu.
 Hori dela eta, Iruñerriko Mankomunitateko Olaia Ruiz teknikariak gai organikoak nola berreskuratzen ahal diren azaldu digu. Hona hemen azalpen horren argazkiak.

jueves, 22 de enero de 2015

Gosari osasuntsuak

 Irubide-Padre Moret ikastetxean, ea gosaririk osasuntsuarena zein izan litekeen bilatu behar dugu. Horretarako, txoko honetan baduzu aukera zure proposamena egiteko. Gero, denon artean aukeratuko dugu aproposena, "hauteskundeak" eginez. Sar ezazu zure aukera.