sábado, 26 de abril de 2014

Natura Irubidetik zainduz.Zer egin, ideiaren helburuak eta beharra argudiatu, egin, eta esperientzia azaldu.

Esperimentu txiki bat egin dezagun. Har dezagun egunkari bat, eta Naturari buruzko berri bat bilatu. Guri heltzen zaizkigun berri gehienak txar-txarrak dira, beldurtzeko modukoak.
Dena den, beldurra ere gauza txarra da, arrunt txarra. Eta beldurra astintzeko modurik errazena da denon artean egitasmo bat gauzatzea, mamitzea.
Horretarako, binaka jarrita, gure ingurumena hobetzeko ideia bat edo esperientzia bat sortu behar dugu, sortu edo nonbait bilatu; hori egin eta gero, egitasmo horren nondik-norakoak idatzizko testu batean jasoko ditugu; hirugarrenik, pentsatutakoa egingo dugu, eta bukatzeko, ahozko testu baten bidez izan dugun esperientzia kontatuko dugu ikasgelan.
Beraz, hauexek dira  eman behar ditugun pausuak.

1. Ideia bilatu.
2. Egitasmoa defendatu eta azaldu.
3. Lana burutu.
4. Esperientziaren berri eman.

Dagoeneko, zenbait gauza abian ditugu. Konpostontzi bat martxan jarri dugu; Arga ibaiko puska bat garbituko dugu; papera erreziklatzen dugu. Baina beste gauza asko ere egiten ahal ditugu. Esaterako:
1.Bizikletaren eguna.
2.Bukatu den kurtsoko apunteak heldu den urtekoentzat gorde.
3.Konpostontziaren esperientzia beste ikasgela batzuetara zabaldu.
4.Bigarren eskuko gauzei beste bide bat.
5.Baratze txiki bat martxan jarri.
6.Teknologia berriak erabili.

Interneten sartu-atera bat egin behar duzue, merezi duen ideia bat aurkitzeko. Gero, gogotik zuen burua berotu. Teoriak aldera batera utzita, ahalik eta txukunen egin. Eta gero, Irubideko Plazatxora plazaratu.
Anima zaitezte.

IDAZLANA EGITEKO BALIABIDEAK:

  • Tituluan agintera erabili,
  • behar izan; ahal izan.
  • Nork/nor.
  • ...-t(z)eko esan/ gomendioa eman/ eskatu/ aukera eman
  • Irakurleari erreferentzia egin.
  • NON, NOREKIN, ZEREZKOA, NOIZ,
  • ...(E)NEAN

8 comentarios:

  1. ANIMALIEN ESKUBIDEAK

    Jende asko ez da konturatzen zenbat animalia baztertzen diren eta zakarki tratatzen diren, gero txakurtegietara oso egoera txarrean eramateko. Jendeak txakurrak jostailutzat hartzen ditu, eta hori dela eta, gero eta txakur gehiago kale gorrian uzten dira.
    Jendeak ez du apeta hutsarengatik txakurrik erosi behar, baldin eta behar den bezala zaintzeko asmorik ez badu.
    Egoera hori aldatu nahian, gure asmoa da txakurtegi batera joan, eta hor dauden animalia baztertuak, hain gaizki tratatu dituztenak, paseatzera ateratzea. Larunbat honetan, goizean, adineko batekin, etxe ondoko txakurtegira joango gara, txakurrei laguntzera eta, bidenabar, gu pozik sentitzera. Gure esperientzia kontatuko dizuegu beste batean.
    Bestalde, esan behar dugu, animaliak maite ditugunez, gure helburua albaitaria izateraino heltzea dela, eta ilusio handiarekin hori lortzea espero dugula.

    Ane Galindo eta Rebeca Zarraluqui

    ResponderEliminar
  2. OINEZKOEN NEURRIKO HIRIAK
    Gure egitasmoa, ikasgelako guztiak, egun batean, Irubidera oinez etortzea da.
    Zergatik egin behar dugu hori? Arazo bat daukagulako, hiri handietan, batez ere. Airea oso kutsatuta dago, zeren eta autoek asko zikintzen duten atmosfera. Esate baterako, egunkarietan ditugu Txinako eta Pariseko adibide latzak. Txinan ezin dute eguzkia ikusi, kutsadura asko dutelako. Parisen autoek txandaka atera behar dute kaleetara.
    Bada beste arazo bat, konpondu nahi duguna. Egia da autoz joanez gero, denbora gutxiago eman behar dugula, bidea egiteko, baina askotan auto-pilaketak ere sortzen ahal dira, eta ez da hainbeste denbora irabazten.
    Hori dela eta, ikasgelako ikaskideak berotu nahi ditugu, egun batean, denok oinez etortzera, oinez edo bizikletaz, arriskurik gabeko bidea izanez gero.
    Ohitura hori ere oso ona da gure osasunerako: gure bihotzerako, gure arnasketarako, zeren eta, oinez etortzen garenean, ariketa fisikoa egiten dugun. Oinez etortzeak duen beste gauza on bat hauxe da: auto-pilaketekin topo ez egitea.
    Horrexegatik, proposatzen dugu, maiatzaren 20an, denok Irubidera oinez etortzea.
    Anima zaitezte! Parte hartu! Maiatzaren 20an oinez etorri ikastetxera!

    Ángela Abad eta Ainara Tirapu

    ResponderEliminar
  3. 1.4. DIRU-KUTXA
    Gaur egun arazo larri bat dugu. Zaborreria asko botatzen dugu lurrera, itsasora, ibaietara, eta gure ekintza burugabe horiek gure planeta kutsatzen dute. Beraz, dudarik gabe, neurriak hartu behar ditugu, zeren eta gure bizitza eta gure ondorengoen bizitzak ere arriskuan daude.
    Gure proposamena hauxe da: egun batean, hondakinak hartuko ditugu, eta gauza erabilgarriak egingo ditugu.
    Guk, adibidez, praka txiki bat hartuko dugu, eta oihalarekin diru-kutxa bat egingo dugu.
    Hori adibide bat besterik ez da, baina beste gauza asko ere egin ahal dira. Adibidez: zorroak, zakarrontziak eta beste gauza asko; baina hori zuen eskuetan geratzen da.
    Lagundu Lurra zaintzen.

    Bingen Goñi, Daniel Trincado eta Pablo Zamora

    ResponderEliminar
  4. GURE KONPOSTONTZIA

    Mundua nola kaltetzen dugun ikusi eta gero, erabaki batera heldu gara: neurri batzuk hartu beharko genituzke, kaltetze horri aurre egiteko. Gure egitasmoa da Irubiden berean, denon artean, konposta, hau da, hiriko ongarria egitea.
    Hauexek dira gure arrazoiak hori egiteko: egunero gure etxean sortzen ditugun hondakinak gutxitzea, eta landareetarako ongarri emankor bat ekoiztea.
    Horretarako, pausu batzuk eman behar ditugu:
    1. Konpostontzi bat lortu. DBHko 1. eta 3. mailakoei esker, badugu konpostontzi bat ikastetxean, Iruñerriko Mankomunitateari eskatu baitzioten. Irubideko baratzean jarrita daukagu.
    2. Konpostontziko ipurdian, zerrautsa, hosto idorrak eta belar lehorra bota behar ditugu,hezetasuna xurgatzeko.
    3. Hori egin eta gero, osagaiak bota behar ditugu, hau da, etxetik sukaldeko hondarrak ekarriko ditugu. Denetarik botatzen ahal dugu, haragia eta arraina kenduta. Esatera baterako: arrautza-oskolak, barazki-puskak, fruta-azalak, kafe-hondarrak eta abar.
    4. Gero, beste zerrauts-geruza bat jarri behar dugu, karbonoa duten elementuak erantsiz: hosto idorrak eta belar lehorra.
    5. Astean bitan edo, nahasi behar dugu, prozesua oxigenatzeko.
    60-90 egunen buruan, gure konposta prest izango dugu, baratzera bota ahal izateko.
    Ana Melo eta Adriana Soler

    ResponderEliminar
  5. DUTXAKO URA GORDE

    Guk, ura gorde nahi dugu. Munduan ur eskasia dago, eta guk, hori konpontzeko, zerbait egin behar dugu.


    Gure proposamena:

    Lehenik, dutxara sartu baino lehen, plaztikozko ontzi bat edo ureztagailua hartu behar duzu.

    Bigarrenik, ura berotu bitartean, ontzietara bota.

    Azkenik, ontziko ura, loreak ureztatu erabiliko duzu.

    Eneko eta Dani.


    ResponderEliminar
  6. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  7. DUTXAKO URA GORDE

    Guk, borroka egin nahi dugu, basamortutzean kontra. Basamortutzea, arazo oso handia da planeta Lurrean. Adibidez, orain Murtzian, lehorte oso handia dago, Valentzian bezala. Beste adibidea, Afrikako adibidea da. Afrikan, urezko 20 litro egunero erabiltzen ditu, eta 4-5 kilometro ibili behar ditu, ura artzeko. Eta guk, ura gordeko, proposamena bat ditugu.

    Gure proposamena:

    Lehenik, dutxara sartu baino lehen, plaztikozko ontzi bat edo ureztagailua hartu behar duzu.

    Bigarrenik, ura berotu bitartean, ontzietara bota.

    Azkenik, ontziko ura, loreak ureztatu erabiliko duzu.

    Eneko eta Dani.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Guk basamortutzearen aurka borrokatu nahi dugu
      Basamortutzea oso arazo handia da Lur planetan.
      Beste adibide latz bat
      Afrikan lagun batek 20 litro ur egunero behar ditu(?)
      ura bilatzeko.
      Guk ura aurrezteko proposamen bat dugu
      ur hori ontzira
      ureztatzeko

      Eliminar