sábado, 26 de abril de 2014

Irubideko plazatxoa


1 comentario:

  1. Pasa den urtean gure Héctor Angulo ikaskidea Japoniara joan zen bakarrik, eta asko interesatu zaigu, eta erabaki dugu gehiago jakin nahi dugula. Horregatik galdera batzuk egin dizkiogu bere bidaia hobeto ezagutzeko eta bere esperientzia ezagutzeko, ea norbait animatzen den horrelako esperientziaren bat izatera.
    Kaixo Héctor, galdera batzuk egin behar dizkizugu.
    - Zergatik erabaki zenuen Japoniara joatea?
    Ba egia esan, zerbait desberdina nahi nuen, agian esperientzia leherkor bat.
    - Nola antolatu zenuen bidaia? Inork lagundu al zizun zure bidaia prestatzen?
    Nik ez nuen ezer antolatu, AFS deituriko konpainia batek antolatu zuen eta konpainia hori bilatzen nire izebak lagundu zidan.
    - Zenbat denbora egon zinen Japonian?
    10 hilabete eta 3 aste egon nintzen han.
    - Oso desberdina zen hango kultura gure kulturarekin konparatuz?
    Ba noski baietz! Kontuan hartu behar dugu haiek asiarrak direla eta gu europarrak garela eta beraz, oso desberdinak gara, guztiz bestelakoak. Arropak, adibidez; badaude batzuk oso arraroak direnak, gero janaria da munduko hoberenetarikoa eta hango musika ere niri izugarri gustatzen zait, baina egia da nahiko arraroa dela.
    - Oso zaila iruditu zitzaizun han mugitzea? Nola mugitzen zinen?
    Tokio oso handia da eta adibidez eskolara joateko, seietan jaikitzen nintzen eta trenez ordu bete ematen nuen.
    - Eta hango eskolan ongi moldatu zinen?
    Ba beno, hasieran ez nuen ezer ulertzen baina pixkanaka-pixkanaka ulertzen hasi nintzen.
    - Oso desberdinak dira hango eskolak gure eskolekin konparatuz? Zertan bereizten ziren?
    Beno, adibidez eskolan ematen duzu egun osoa, han zortzitan sartzen zara eta zortzietan ere ateratzen zara. Ikasten aritzen zara hirurak eta erdiak arte, baina geldialdi bat egiten duzu jateko eta klaseen arteko tarteetan badaude 10 minutu, atsedena hartzeko. Eskola bukatu ondoren, eskolan bertan badituzu klubak, adibidez saskibaloia, futbola, informatika… Nik saskibaloia hartu nuen, eta saskibaloian jolasteaz aparte, teoria ere ikasarazten ziguten.
    - Zer iruditu zitzaizun haien hezkuntza sistema?
    Egia esan, nahiko tradizionala, gutxi gorabehera hemengoa bezalakoa, teoria asko eman, buruz ikasi eta agur benur. Eta gero unibertsitate bakoitzak badu bere azterketa.

    Adriana Soler eta Ainara Tirapu

    ResponderEliminar