sábado, 26 de abril de 2014

Natura Irubidetik zainduz.Zer egin, ideiaren helburuak eta beharra argudiatu, egin, eta esperientzia azaldu.

Esperimentu txiki bat egin dezagun. Har dezagun egunkari bat, eta Naturari buruzko berri bat bilatu. Guri heltzen zaizkigun berri gehienak txar-txarrak dira, beldurtzeko modukoak.
Dena den, beldurra ere gauza txarra da, arrunt txarra. Eta beldurra astintzeko modurik errazena da denon artean egitasmo bat gauzatzea, mamitzea.
Horretarako, binaka jarrita, gure ingurumena hobetzeko ideia bat edo esperientzia bat sortu behar dugu, sortu edo nonbait bilatu; hori egin eta gero, egitasmo horren nondik-norakoak idatzizko testu batean jasoko ditugu; hirugarrenik, pentsatutakoa egingo dugu, eta bukatzeko, ahozko testu baten bidez izan dugun esperientzia kontatuko dugu ikasgelan.
Beraz, hauexek dira  eman behar ditugun pausuak.

1. Ideia bilatu.
2. Egitasmoa defendatu eta azaldu.
3. Lana burutu.
4. Esperientziaren berri eman.

Dagoeneko, zenbait gauza abian ditugu. Konpostontzi bat martxan jarri dugu; Arga ibaiko puska bat garbituko dugu; papera erreziklatzen dugu. Baina beste gauza asko ere egiten ahal ditugu. Esaterako:
1.Bizikletaren eguna.
2.Bukatu den kurtsoko apunteak heldu den urtekoentzat gorde.
3.Konpostontziaren esperientzia beste ikasgela batzuetara zabaldu.
4.Bigarren eskuko gauzei beste bide bat.
5.Baratze txiki bat martxan jarri.
6.Teknologia berriak erabili.

Interneten sartu-atera bat egin behar duzue, merezi duen ideia bat aurkitzeko. Gero, gogotik zuen burua berotu. Teoriak aldera batera utzita, ahalik eta txukunen egin. Eta gero, Irubideko Plazatxora plazaratu.
Anima zaitezte.

IDAZLANA EGITEKO BALIABIDEAK:

  • Tituluan agintera erabili,
  • behar izan; ahal izan.
  • Nork/nor.
  • ...-t(z)eko esan/ gomendioa eman/ eskatu/ aukera eman
  • Irakurleari erreferentzia egin.
  • NON, NOREKIN, ZEREZKOA, NOIZ,
  • ...(E)NEAN

Irubideko plazatxoa